XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Saia gaitezen, haiei jarraiki, horiek laburbiltzen.

Lehenik hor ditugu dualismo formak, horietan antzinako erdibitako organizazio baten aztarnak sumatzen atsegin hartu izan delarik batzuetan.

Alferrikakoa da eztabaida horretan sartzea:

guretzat puntu garrantzitsua zera da, dualismo hori bere baitan ere bikoitza izatea:

nahiz, dirudienez, bi talderen mundu fisikoaren aspektuen eta atributu moral eta metafisikoen arteko dikotomia simetriko eta orekatu baten ondorio gisa pentsatua dela: hau da, gorago proposaturiko nozioa apur bat orokortuz tipo diametraleko estruktura bat;

nahiz, alderantziz, estruktura kontzentriko batean pentsatua dela, orduan, ordea, diferentzia honekin, alegia, oposizioko bi terminoak nahitaez desberdinak direlarik, gizarte- edo erlijio-ospeari dagokionez, edota aldi berean biei dagokienez.

Hori bai, ez zaigu ahazten, estruktura diametral bateko elementuak halaber desberdinak izan daitezkeela.

Izatez ere, hori da, dudarik gabe, kasurik maizena, zeren eta horiek izendatzeko mintza-molde hauek aurkitzen baititugu: goikoa eta behekoa, zaharrena eta gazteena, noblea eta herri-xehea, indartsua eta ahula, e.a.

Baina estruktura diametralei dagokienean, desberdintasun horrek ez du beti existitzen eta, edonola ere, elkarrekikotasunez asebeterik dagoen haien naturatik ez da eratortzen.

Aspaldi neuk seinalatu nuen bezala, misterio moduko zerbait da, eta horren interpretazioa da ikerketa honen helburuetariko bat.

Elkarrekiko obligaziotara beharturiko erdibiak eta eskubide simetrikoak egikaritzen dituztenak, nolaz izan daitezke aldi berean hierarkizatuak?

Estruktura kontzentrikoen kasuan desberdintasuna berez datorkio, zeren bi elementuak termino erreferente bat berari buruz, nolabait esateko, ordenatuak baitaude:

zentroa, eta horren zirkuluetariko bat hurbil dago hura bere barnean hartzen duela, aldiz bestea, hartatik urrundurik dago.

Lehen ikuspuntu honetatik, hiru arazo planteatzen dira, beraz: estruktura diametralen natura; estruktura kontzentrikoen natura; eta ea zein arrazoirengatik lehenetariko gehienek estruktura asimetrikoa aurkezten duten itxuraz kontraesanean beren naturarekin,

eta horrek, ondorioz, erdibidean ipintzen dituelarik, forma diametral zeharo simetriko bakanen eta betiere asimetrikoak diren estruktura kontzentrikoen artean.

Bigarrenez eta haiek hartzen duten aspektua edozein delarik ere, diametrala nahiz kontzentrikoa, estruktura dualista indonesiarrak (...)